XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zenbat lan - esan zuen -, zenbat izerdi eta neke pasatu behar dudan eguneroko janaria ekartzeko! Basurdeak eta oreinak basoetan izkutatzen dira eta egunetik egunera zailago egiten zait harrapatzea.

Une hartan Karkuren semea heldu zen korrikan.

Tuin zuen izena. Beltzarana eta bizkorra zen.

Bere ile beltz nahastuak aurpegian behera zituelarik.

- Aita - esan zuen Tuinek jauzika eta pozik - oihanean oso pizti arraroak ikusi ditut.

Oreinak baino handiagoak eta lodiagoak dira.

Ez dute adarrik eta ez dira oreinak bezain azkarrak.

Karku jaiki, lantza hartu eta oihanera joan zen korrika.

Halako pizti bat hiltzen bazuen, biharamonean ez zuela ehizara joan beharko pentsatu zuen.

Azkenean iritsi zen oihanera.

Oihanaren erditik hibaitxo bat pasatzen zen, ihi garai artean zehar.

Inguruan zelai berde eta hezeak.

Eta hibai hegalean... pizti arraro talde handi bat zegoen.

Hankak sendoak eta danborrak bezalako zarata ateratzen zuten apatxak zituzten.

Beren lepoa ile eder handiz estalia zegoen, eta isatsa indarrez astintzen zuten.

Batzuk zuriak ziren, beste batzuk gaztaina koloreak... guztien artean, bat ederragoa zen.

Gaua bezain beltza zen eta guztien nagusia zela ematen zuen. Baina, nola harrapatu?.

Karku, ausarta, ibaian sartu eta, ixilik, ihi artean zehar igeri eginez, hurbilduz joan zen.

Zenbait pizti ura edatera urreratu ziren.

Besteen artean, han zetorren beltz nagusia ere.

Beltza, asko hurbildu zitzaion eta gorputz guztia urpean sartu behar izan zuen Karkuk piztiak ez ikusteko.

Zer egin? Zaratarik ateratzen bazuen, pizti taldea izutu edo bere gainera oldartuko zen.

Baina pizti beltza uretan sartzen hasi zen.

Orduan Karkuk gehiago pentsatu gabe, lantza hartu eta gainera saltu egin zion.

Pizti basatiak Hiiiiiiii irrintzi arraro bat egin zuen.

Talde guztia, buelta erdi eginaz, harrapaladan joan zen oihan zabalean zehar. Baina, zer gertatu zitzaion Karkuri?.